- ButaK 21 zineklub taldeak West side story pelikula emango du gaur, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Steven Spielberg zuzendariak pelikula mitikoaren bertsioa egin du, mirespenez eta errespetuz, baina ausardiaz. Hala, matxismoa, arrazakeria, gorrotoa eta indarkeria jatorrizkoan baino modu argiagoan salatu ditu. Bi emanaldi izango dira: 19.00etan eta 22.15ean.