- Bizi itxaropenak nabarmen egin du gora azken urteotan. Garai batean ez zen batere ohikoa pertsona batek 100 urte betetzea, baina geroz eta arruntagoa bilakatu da. Hala, egun gutxitan bi zumarragarrek bete dituzte 100 urte: larunbatean Lorenza Garcia Garciak eta asteartean Angeles Urtzelai Arrizabalagak. Udalak Antioko irudi bana eta loreak oparitu dizkie, herritar guztien izenean.