- June Garitano urretxuarra 18 urte azpiko onena izan da Espainiako eski txapelketako slalom proban. Proba igandean jokatu zen, Cerlerren. Larunbatean, berriz, laugarren egin zuen erraldoi proban. Hurrengo asteetan Italian lehiatuko da. Apirila erdialdean Espainiako txapelketa nagusian parte hartuko du, Sierra Nevadan.