- Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Arloak lodifobiari buruzko hitzaldi bat antolatu du. Mijo Lizarzaburuk emango du, Lodifobia: indarkeria sinbolikotik haratago izenburupean. Otsailaren 10ean izango da, 17.30etik 19.30era, Ezkioko udaletxean. Joatekoak direnei, konfirmatzeko eskatu diete: telefonoz (943 25 23 89), posta elektronikoz (berdintasuna@uggasa.eus) edo WhatsAppez (649 748 343).