- Gaur, 20.15ean, Luisa Fernanda zarzuela emango dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Sarrerak dagoeneko salgai daude, zelaiarizti.sacatuentrada.es gunean. 8 euro balio dute. Leihatilan, 10 euroan salduko dituzte. Luisa Fernanda zarzuela 1932an estreinatu zen Madrilen eta hasieratik arrakasta handia izan zuen.