- Legazpiko Txirbil elkarteak taila ikastaroa antolatu du, Udalaren laguntzarekin. Saioak astelehenetan izango dira. Hilaren 24an hasiko da eta 30 orduko iraupena izango du. Parte hartu nahi dutenek kultur etxeko harreran eman behar dute izena, bihartik aurrera. Izena emateko azken eguna hilaren 20a izango da. 40 euro ordaindu behar da. Bi ordutegi egongo dira: 16.00etatik 18.30era eta 18.30etik 21.00etara.