- Gabon Kopa txapelketako finalak 10.30tan jokatuko dira bihar Urretxun, Ederrena pilotalekuan.

Gabon Kopa txapelketa Goierri kirol elkartearen pilota sailak antolatzen du. Aurten, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako pilota eskoletako aurrebenjamin, benjamin eta kimu mailetako pilotariek parte hartu dute. Baita beraien ibilbidea Goierri pilota eskolan hasi eta egun beste klub batzuetan jokatzen duten gazte mailako pilotariek ere. 70 haur eta gaztek baino gehiagok parte hartu dute.

Gabon Kopa txapelketa abenduaren 18an hasi zen. Kanporaketak abenduaren 18, 19, 26, 29 eta 30ean jokatu ziren. Larunbateko lehen partida aurrebenjamin mailako B finala izango da. Muruak eta Saralegik, Arnaiz eta Madinaren aurka jokatuko dute. Laurak Goierrikoak dira.

Benjamin mailako B finalean, Ur, Alai eta Oinatzek, Eñaut, Ager eta Aierten kontra jokatuko dute. Sei pilotariak legazpiarrak dira.

Kimu mailako B finaleko lau pilotariak ere legazpiarrak dira: Egoi-tzek eta Urkok, Oñatzen, Suharren eta Markoren aurka jokatuko dute. Ondoren, Beloki pilota eskolako lau pilotarik aurrebenjamin mailako A finala jokatuko dute: Erostarbek eta Retak, Ormaetxearekin eta Ruizekin neurtuko dituzte indarrak. Benjamin mailako A finalean, berriz, Mendizabalek eta Cruzek, Chefraden eta Asurabarrenaren aurka jokatuko dute. Lauak Goierri klubekoak dira.

Kimu mailako A finalean, Ezkioko Manteconek eta Mendizabalek, Goierriko Garmendiaren eta Abarrategiren aurka jokatuko dute. Bukatzeko, gazte mailako finalean, Gorostidik eta Plazaolak, Etxanizen eta Izagirreren aurka jokatuko dute.