- Lekanazpi elkarteak bi udaltzainek jasotako zigorra (bi egun enplegu eta soldatarik gabe) eta elkartearen aurkako zigor proposamena salatu ditu. Zigor proposamen hau 2.000 euroko isunak eta ikuskizunak antolatzeko lau hilabeteko debekuak osatzen dute. "Lekanazpik 2021eko uztailean antolatutako ekitaldien ondorioz alkateak irekitako espedienteek zigor handiak dakartzate. Uztaileko ekintzetan ez zen inolako arau hausterik izan eta ez da bidezkoa inori inolako zigorrik ezartzea. Beraz, alkateari bere jarrera berraztertzeko eta zuzen-tzeko eskatzen diogu. Lekanazpik bilera batera deituko ditu bazkideak, zigor proposamenaren irakurketa kolektiboa egiteko eta gauzatu beharreko defentsa ekimenei buruz hausnartzeko".