- Nerea Ibarzabal Salegik Bizkaiko Bertsolari Txapelketa irabazi zuen larunbatean, lehenengoz. Ibarzabal, Fina Salegi urretxuarraren alaba da.

Salegiren familia Elgoibarko San Miguel auzotik Urretxura etorri zen, berak 14 urte zituenean. Isabel taberna hartu zuten. 20 urterekin Donostiara joan zen eta zine munduan lan egin du, ekoizpen lanetan. Nerea jaio zenean, Markinara joan zen bizitzera.

Egunkari honek erreportajea eskaini zien duela lau urte Nerea Ibarzabal eta Andoni Aretxabaleta markinarrei eta beraien amei. Izan ere, Aretxabaletaren ama zumarragarra da.