- Ostegun honetan, 17.30ean, Agenda 2030 foroaren bilera egingo dute Legazpiko kultur etxean. Herria garbi manten-tzeko orduan herritarrek duten konpromisoa lantzen ari dira. Aurreko bileran bi ekintza aipatu zituzten eta horien inguruan hausnartuko dute: gozoki denden inguruko hondakinak jasotzeko baliabideak aztertzea eta Udalak eremu batzuk epe baterako garbitzeari uztea eta ekintza hori komunikazio eta sentsibilizazio kanpainekin laguntzea, legazpiarrak arazoaz jabetu daitezen.