- Bi-Tartean merkatari elkarteak bonu kanpaina jarri du abian. Bonuek 40 euro balio dute eta 50 euroko erosketa egiteko aukera ematen dute. Pertsona bakoitzak bonu bat eskura dezake. Horretarako, NANa eraman behar da Bi-Tarteanen bulegora. Bonuak txartelarekin ordaindu beharko dira. Bi-Tarteanen bulegoa Urretxuko Labeaga kalean dago: Domingo de Mendiaraz plazan. Astelehentik ostegunera 9.00etatik 17.30era irekitzen dute eta ostiraletan 9.00etatik 15.00etara. 1.000 bonu jarri dituzte salgai eta urtarrilaren 5a da bonuak erabiltzeko azken eguna.