- Bihar, Euskararen Eguna dela eta, trikitilari gazteen saioa egongo da Legazpin. Ekitaldia Bertso Olariak taldeak antolatu du, Doinua Musika Eskolaren eta Lekanazpi elkartearen laguntzarekin. 19.00etan hasiko da, Elizondoko plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Azokan egingo da. Musika eskolako trikitilariak izango dira protagonista nagusiak, Arkaitz Allur gidari dutela. Ane Belokik eta Asier Iriondok bertsoak, hitzak eta musika akustikoa jarriko dute.