- Txan magoa igandean egitekoa zen ikuskizuna bertan behera gelditu da. Ekitaldi hau Haurren aurrean helduok heldu dinamikaren barne antolatu zuten. Gainontzeko ekitaldiak aurrera aterako dira. Gaur, 6-9 urteko haurrentzako jolasak egongo dira: 17.00etatik 19.00etara, Zelai Arizti parkean. Bihar, 17.00etatik aurrera, bertso saio motzak egongo dira Zumarragako parkeetan.