- Beloki pilota elkarteak, Kirolzalek eta Ados elkarteak pilota jardunaldi irekia antolatu dute. Jardunaldi hau neskei zuzendua dago bereziki, esku pilota proba dezaten. Punta-puntako lau pilotarirekin jokatzeko aukera edukiko dute: Olatz Arrizabalaga, Amaia Alday, Maite Ruiz de Larramendi eta Iera Agirrerekin. Jardunaldia Zumarragako Beloki pilotalekuan izango da, hilaren 15ean, 18.30ean.