- Bertso Olariak elkarteak bertso jaialdia antolatu du ostiralerako, Haurren aurrean, helduak heldu programaren barne. 19.00etan izango da, Latxartegi aretoan. Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Oihana Arana eta Joanes Illarregik abestuko dute. Sarrerak 18.30ean jarriko dira salgai. Helduenak 10 euro balio dute eta gazteenak, 5.