- Lekanazpi elkarteak taloak egiten ikasteko bi tailer antolatu ditu Legazpin. Batean hiru eta 16 urte artekoek parte hartuko dute eta bestean 16 urtetik gorakoek. Bi tailerrak hilaren 26an izango dira, Lekanazpi elkartean. Tailerrak Telleriarteko talogile taldeko bi kidek emango dituzte. Gaztetxoena 17.00etan izango da eta helduena 19.00etan. Bi tailerrek bi orduko iraupena izango dute. Parte-hartzaileek zazpi euro ordaindu behar dute. Izena emateko, labur.eus/lekanazpitalogintzan webgunera jo behar da.