- ButaK 21 zineklubak Annette pelikula emango du gaur Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Emanaldia 22.15ean hasiko da. Pelikula honetako protagonistak bakarrizketari bat eta soprano bat dira. Amodioari, gorrotoari, jeloskortasunari eta indarkeria matxistari buruzko film bat da. Leox Carax zuzendariaren pelikula honekin eman diote hasiera aurten Cannes-eko zinemaldiari.