- Buenawista Prolleckziom's elkarteak Katapulta Plataforma jarri zuen abian duela urte ba-tzuk, Gipuzkoako artista gazteei bultzadatxoa emateko. Egitasmo honek Kutxa Fundazioaren eta Aldundiaren babesa du. Bat egin duten udalen artean, Zumarragakoa dago. Hala, egunotan Sandra Garayoa ilustratzaile donostiarraren lanak ikus daitezke Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean.