- Bihar San Martin eguna ospatuko dute Zumarragako Agiña auzoan eta Urretxuko Iparragirre plazan.

Agiñan, 12.00etan, meza eta prozesioa egingo dituzte. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute auzoko elkartean. 14.30ean auzoko erretiratuak bazkaria egingo dute.

Larunbatean eta igandean ere ekitaldiak egongo dira. Larunbatean, 17.00etan, haur jolasak eta txokolate jana egongo dira. 20.30ean afaria egingo dute, Miren eta Agurtzane trikitilariekin.

Igandean, 11.00etan, pilota partidak jokatuko dira. Lehen partidan, Hodei Gorostidik eta Ibai Gorostidik, Martin Abarrategi eta Axular Guridirekin neurtuko dituzte indarrak. Bigarren partidan, Amets Enriquek eta Eneko Abarrategik, Ander Enrique eta Aratz Garmendiaren aurka jokatuko dute.

12.00etan erromeria egongo dute, ZU Dantzaz taldearekin, bertsolariekin eta txalapartariekin. Goizean zehar, buzkan-tza, txorizo egosia eta ardi gisatua jateko aukera egongo da elkartean. 14.30ean auzo bazkaria egingo dute, Olarte eta Lutxurdio trikitilariekin.

Urretxuko festari dagokionez, Udalak Abenduko Feria eta San Martin eguneko festa bateratu ditu, biak indartzeko. 17.00etan, lanabesak eta otarrak zozkatuko dituzte baserritarren artean. Ondoren, haurrentzako jolasak egongo dira. Baita txokolate jana ere. 18.00etan, pentatloi erakustaldia egongo da. 19.00etan odolki pintxo dastaketa hasiko da eta 19.30ean musika bandak eta Lizarriturri txistulari taldeak kalejira egingo dute. 21.00etan bi urdaiazpiko zozkatuko dira.