- Urola Garaiko Berdintasun arloak lau hitzaldi antolatu ditu. Guztiak 17.30ean izango dira. Hilaren 18an Yolanda Cerverok Dependencias hitzaldia emango du, 23an Maria Zapatak La depresión desde un enfoque sociocultural y feminista, abenduaren 2an Etxaldeko Emakumeak elkarteak Soberanía alimentaria y feminismo de la mano eta abenduaren 16an Irati Garciak Lodifobia: indarkeria sinbolikotik haratago. Lehen bi hitzaldiak Emakumeen Etxean izango dira (Urretxuko Pagoeta auzoa), hirugarrena Legazpiko kultur etxean eta laugarrena Ezkioko udaletxean.