- Suhar abesbatzak Udazkeneko Musika Zikloko azken kontzertua egingo du, igandean 19.00etan Urretxuko parrokian. Suhar esperientzia handia duten gizonezkoek osatzen dute. Esteban Urzelaik sortu zuen eta Amaia Zipitria pianistarekin abesten dute. Gure arbasoen gizonezkoen koruen kon-tzeptua eraldatu nahi dute, erroei gogor eutsiz, baina proposamen berriak eskainiz.