- Pandemian zehar alkoholismoak gora egin du. Zumarragako Alkoholiko Anomimoak elkartearen arabera, %30-40 igo da edariarekin arazoak dituztenen kopurua. Nerabeen artean ere kontsumoak gora egin du. Hori dela eta, Alkoholiko Anonimoak elkarteak, Udalaren laguntzarekin, sentsibilizazio eta kon-tzientziazio hitzaldia antolatu du ostegunerako. 18.30ean izango da, Zelai Arizti aretoan.