- Antolakuntzarenak ez diren arrazoiak medio, azarorako iragarrita zegoen an-tzezlanaren ordez, Aitziber Garmendia aktore zaldibiarrak Txanogorritxotik otso emera (sei mutil medio) lana eskainiko du. Urretxu eta Zumarragako udalek arte eszenikoen programazioaren barne antolatu duten antzerki saio hau Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, azaroaren 5ean. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude, leihatilan bertan, makinan edo Internet bidez. Harremanei buruzko komedia honetan, maitasun kontuetan denok patetiko samarrak garela eta onena norbere buruaz barre egitea dela erakusten du Garmendiak.