- Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak (EIZIE), Euskal Editoreen Elkarteak, Euskal Idazleen Elkarteak eta Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak, Kutxa Fundazioaren laguntzarekin, Hitzak zaindari, literaturaren hitzak zaindari izeneko kanpaina jarri dute martxan. Kanpaina horren barne, erakusketa ireki dute Zumarragako kultur etxean.

Egitasmo honek zaintza du ardatz. Euskal literaturako bost adituk zaintzarekin zerikusia duten euskal letretako 20 testu aukeratu dituzte, hitzak zaindariak ere badirelako.

Orain inoiz baino gehiago bidea elkar zaintzea delako aukeratu dute zaintza gaia euskal liburugin-tzaren katean diharduten lau elkarteek, beren baliabideak baturik literaturaren zaintza goraipatzeko.

Egitasmo honek ekimen hauek ditu: erakusketa ibiltari bat, liburuxka bat eta emanaldi bat. Erakusketa Donostiako Tabakalerako Kutxa Kultur Terrazan inauguratu zen uztailaren 6an. Asteartean Zumarragara heldu zen. Urriaren 2a arte egongo da bertan. Erakusketara hurbiltzen direnei testu guztiak biltzen dituen liburuxka bat banatuko zaie.