- Legazpik ere Europako Mugikortasun Astearekin bat egin du. Hala, Junetorri autobusa doan izango da ostirala arte. Herri barruko joan-etorrietan autoa erabiltzen dutenei, autobusa erabiltzeko gonbita luzatu diete. Bestalde, joan zen astean bizikletak apaintzeko tailerra egon zen. Tailerra Urretxu eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan egongo da ostiralean (arratsaldez) eta larunbatean (goiz eta arratsaldez).