- Northagirres taldeak Cavaré diskoa aurkeztuko du bihar Donostiako Dabadaba aretoan. Diskoa 2020ko martxoan argitaratu zuten, baina aurkezpen bira bertan behera gelditu zen. Biharko kontzertua 20.30an hasiko da eta Northagirresekin batera La Secta talde bilbotarrak joko du. Sarrerak dabadabass.com webgunean jarri dituzte salgai, hamar eurotan.