- Igandean Madrilgo itzuliko bosgarren eta azken etapa egin zuten. 23 urte azpikoen lasterketa horretan Xabier Isasa eta Alex Diaz txirrindulari urretxuarrek parte hartu dute. Hirugarren etaparen ondoren, Isasa lider jarri zen, baina larunbatean maillota galdu zuen eta igandean ezin izan zuen berreskuratu. Bigarren postuan sailkatu da, baina 21 urte azpikoen artean onena izan da.