- Gaur Tximista jaialdia egingo dute Zumarragako Izazpi auzoko kantxa estalian. 18.00etan Kaskezur taldeak joko du, 19.30ean Oki Mokik eta 21.00etan Lie Detectors-ek.

Hiru sarrera mota daude:?bi eserlekukoak (20 euro), hirukoak (30 euro), laukoak (40 euro) eta seikoak (60 euro). Laukoa eta seikoa erosten dutenek mahaia ere izango dute. Sarrerak entradium.com helbidean daude salgai.

Ikusle guztiak eserita egongo dira. Zerbitzariak egongo dira edariak ikusleengana eramateko. Une oro musukoa jantzita edukitzea ezinbestekoa izango da. Erretzea debekatuta egongo da.