- Urretxuko Jai batzordeak Santa Anastasia jaiak ez ospatzea eta festen ordez kultur ekitaldiak antolatzea erabaki du. Folklore jaialdia, artisautza azoka eta kontzertuak egongo dira, besteak beste. Dagoeneko hiru emanaldi iragarri dituzte: irailaren 18an Kimuak dantza taldearen ikuskizuna egongo da, irailaren 19an Esne Beltza eta Amak taldeek joko dute eta irailaren 25ean ETS taldearen kontzertua egongo da.