- Larunbatean Zumarragako dantza libreko txapelketa jokatu zen. Zazpi bikotek parte hartu zuten eta irabazleak Katerin Artola oiartzuarra eta Iker Belintxon lezotarra izan ziren. Bigarren saria Laura Bastida eta Ekain Uzkudun azpeitiarrek lortu zuten eta hirugarrena Maren Galvez lezotarrak eta Gorka Granado sopelarrak. Txapelketa hau Zumardi elkarteak antolatzen du.