- Gaur, 19.00etan, bertso musikatu saioa egongo da Legazpiko Agirre Etxeberri parkean. Uxue Alkorta, Maddi Aiestaran, Julene Iturbe eta Ane Labaka bertsolariek abestuko dute. Gai- jartzaile lanetan Aizpea Garmendia arituko da. Musikariak Gari Otamendi eta Ixak Arruti izango dira. Gonbidapenak bertsozale.eus webgunean eskuratu behar dira. Ez da asteburu honetarako Legazpin antolatu duten ekitaldi bakarra. Bihar, Korosti dantza taldeak bi emanaldi egingo ditu. Haztegi ikastolako patioan izango dira, 17.30ean eta 19.00etan. Eguraldi txarra balitz, Urbeltz pilotalekuan egingo dira. Sarrerak kultur etxean eskatu behar dira.