- Asteburuan bi ekitaldi egongo dira Zumarragan: larunbatean dantza libreko txapelketa eta igandean arte eta artisautza azoka. Dantza txapelketa 12.30ean izango da, Zelai Arizti aretoan. Sarrerak doan eskura daitezke, aretoko leihatilan, aretoko makinan eta webean.

Azokari dagokionez, 10.00etatik 15.00etara egingo dute, Euskadi plazan. Abo, Araiz, Baztarrika, Cuartcub, Edurnesku, Ehunduz, Eko Dordoka, Enred Ada, Fermin Goenaga, Isla Pitxiak, Kurkubi, Mandinga, Monica Scrap eta Patricia Arangok jarriko dituzte postuak. 10 euroko erosketagatik, opariz beteriko saski bat eskura-tzeko aukera egongo da.

Uztailaren 11n ere azoka egingo dute. Abrakadabra Multiverse, Ametsen Mundua, Ane Merketegi, Bio Esencia, Carmen Viedma, Emeberhiru, EM Zirrimarra, Encueros Larrutan, Hi! Miren, Hi! Txaro, Ilunabar, Kapritxoak, Mouna Ghouita eta Sallycolorsek jarriko dituzte postuak.