'Urretxutik mundura' obra, Iparragirre 2020 egitasmoaren barne

Gorka Hermosa akordeoilariaren obra da

22.06.2021 | 01:01

Urretxutik mundura obra aurkeztu zen igandean San Martin de Tours parrokian. Gorka Hermosa akordeoilariak egin zuen, artista askoren laguntzarekin.

Hermosak Urretxuko Udalaren enkarguz konposatu du obra hau, Iparragirre 2020 egitasmoaren barne. Joxe Mari Iparragirreren melodia ezagunenen moldaketak eta bere obrak fusionatu ditu. Izan ere, bi artistek gauza asko dituzte komunean: biak Urretxun jaio ziren eta biek mundu osoan zehar bidaiatu duten beraien instrumentuekin.

Igandeko ikuskizunean punta-puntako artistek parte hartu zuten, Urretxuko akordeoilariak gonbidatuta: Joseba Apaolaza aktore urretxuarra, Toti Martinez de Lezea idazlea, Jon Maia eta Maialen Akizu bertsolari urretxuarrak, Marina Pardo mezzosopranoa, Blanchard Strings orkestra eta Easo abesbatza.

Ikuskizuna Apaolazaren Iparragirreri buruzko gogoeta umoretsuarekin hasi zen. Ondoren, Hermosak Urretxutik mundura aurkeztu zuen. Hermosarekin batera Easo, Blanchard Strings eta Pardo aritu ziren.

Ondoren, Hermosak Miñan obra jo zuen. Miñan Amets Arzallus bertsolariak eta Ibrahima Balde etorkinak idatzitako liburuaren izenburua da. Biek emanaldian parte hartu zuten.

Jarraian, Martinez de Lezeak Anjela Kerexeta Iparragirreren emazteari buruzko gogoeta bat egin zuen eta Maiak eta Akizuk bertsoak abestu zituzten, batak Iparragirreren rolean eta besteak Kerexetarenean. Buka-tzeko, Hermosak Iparragirreren Zibilak esan naute eta berak konposatutako Bihotz bakarra jo zituen

noticias de noticiasdegipuzkoa