- Zelai Arizti aretoak Eusko Jaurlaritzaren Zinema zale berriak egitasmoarekin bat egin du. Proiektu honen helburua haurren artean zinema zaletasuna, euskara sustatzea eta zine aretoei laguntzea da. Bost antolatu dira eta lehen hiruak egin dituzte dagoeneko. Guztiak igandeetan dira, 12.00etan. Igande honetan Nur eta herensugearen tenplua emango dute eta ekainaren 20an Ballerina.

Antolatzaileek herriko haurrak zinemaren magiaz pantaila handian gozatzeko aukera honetaz gozatzera animatu dituzte. Sarrerek 2,90 euro balio dute, baina lehenengo 100 sarrerek euro bateko deskontua dute.