li Bujandak (Lazkao, 1987) Sugan musika taldearekin eszenatokiak bete zituen gaztaroan. Bakarlari moduan bere lehen diskoa dena atera du: Ametsak.

2020ko abenduaren 6an kaleratu zuen hamar abestiz osaturiko albuma. Bere letretan euskara eta gaztelania utztartzen ditu, eta egunerokotasunean edonori eragiten dioten gaiak lantzen ditu: maitasuna eta heriotza, tratu txarrak eta damua, besteak beste. "Entzuleak abestiekin identifikatzea nahi dut, haien egoera pertsonalekin erlazionatzea".

Hala ere, familia arterako idatzitako abesti bat ere badu, berezia dena guztiz berarentzat. Holandara gutuna duela hiru urte idatzitako kanta da, bere lehengusu Amaiari zuzendutakoa.

Ametsak diskoa osatzen duten kantak bere mutila denarekin idatzi eta musikatu zituen. Haurdun geratu eta proiektua kaleratzeko unea atzeratu beharra izan zuen. Orain, ordea, inoiz baino indartsugo dago eta kontzertuak ematen hasiko da akustikoki eta banda guztiarekin batera. "Hurrengo urtean Goierri Tour bat egingo dugu, iada adostuta ditugu kontzertuak herri desberdinetan".

Diskoak espero baino onarpen hobea izan du. Kaleratutako lehen sorta azkar amaitu zen eta bigarren bat atera beharra izan du. Albuma fisikoki ez ezik, plataforma digitaletan ere entzungai dago.

Koronabirusaren pandemiarengatik diskoak saltzeko era ere eraberritu egin da eta Bujandak albumak sinatuta eta pertsonalizatuta bidaltzen ditu entzule bakoitzaren etxera.

Ametsak izan duen onarpen onak abesti gehiago sortzeko grina piztu dio. Dagoeneko idatzi ditu kantu berriak, aurrera begira disko berri baten zati izango direnak. "Aurki izango diren kontzertuetan kreatutako azken abestiak ere joko ditut".

Eli Bujandak bere bikotekidearekin ez ezik, bere koinatuarekin eta arrebarekin ere lan egiten du. Horiek proiektuaren zati dira. Bere arreba Leirek argazkiak atera eta diskoaren azala diseinatu zizkion.