- Berriketan solasaldia ekimenaren barnean, Beñat San Jose, futbol profesionaleko entrenatzailea dena, izango da Lazkaoko Gerriko Txokoan. Arratsaldeko 18.30ean munduan zehar futbol entrenatzaile bezala bizi izandako esperientziak kontatuko ditu. San Josek Boliviako, Txileko, Saudi Arabiako eta Mexikoko entrenatzaileen aulkietatik igaro da, besteak beste. San Joseren solasaldia, Gerriko Kultur Elkarteak hilabete honetan antolatutako azkena izango da. Aurretik Nere Barandiaranek, (Irrintzia), eta Libe Goñi Garatek, (Lazkaotik mundura, beti euskara mihian) parte hartu zuten.