- Atzo, maiatzeko azkenaurreko igandea, 2021eko Iñaki Beitia mendi martxari zegokion eguna zen. Baina aurreko urtean bezala, ezagunak diren arrazoiengatik, bertan behera utzi zuten. Dena den, jardueraren bat egingo dute eta kamisetak salgai jarriko dira.

Izan ere, 2021a urte berezia da: Beitia 1996ko uztailean zendu zen eta, beraz, aurten 25 urte beteko dira zendu zenetik. Haren oroitzapena bizirik manten-tzeko, martxaren antolatzaileek jardueraren bat egitea pentsatu dute.

Horietako bat, oroigarri gisa kamiseta bat egitea izango da. Kamiseta hori uztailerako salgai jarriko da. Interesatuek ekainaren lehen hamabostaldian eman ahal izango dute izena beitia.org webgunean.

Internet erabiltzen ez dutenek, Ostadar mendi taldearen egoi-tzan eskatu ahal izango dituzte kamisetak: astearte, ostegun eta ostiraletan, 19.00etatik 20.00etara.