- Zortzigarren urtez jarraian, Urola Garaiko udal elkarteak ekintzaileei tutoretzak eta diru-laguntzak emango dizkie. Udal elkartea Lanbideren laguntzaile izango da eta enpresa proiektu berriak aholkatu eta garatzeko tutoretzak eskainiko ditu.

Tutoretza hauetan parte hartzen duten pertsonek, baldintzak bete-tzen badituzte, dirulaguntzak jasoko dituzte. Bi laguntza mota egongo dira. Enpresa ideia bat garatzeko laguntzaren helburua, proiektua bideragarritasun plan batean lan-tzea eta gauzatzea da. Enpresa jarduera berriak martxan jartzeko laguntzei dagokienez, helburua prozesuan zehar ekintzaileei babesa eta aholkularitza ematea da.

Dirulaguntza deialdi honetan parte hartu nahi dutenek, baldintza hauek bete behar dituzte: EAEn erroldatuak egon, langabezian eta Lanbiden izena emanda egon, aurreko urtean altan emanda ez egon, Uggasa garapen agentziak eskainiko duen aholkularitza prozesuan parte hartu eta helburu bererako beste dirulaguntzarik ez jaso.

Ideia garatzeko laguntza jaso nahi dutenek, beste hiru baldintza bete behar dituzte: enpresa ideia bat izan, gutxienez bi hilabetez aholkularitza prozesu batean parte hartu eta aurreko deialdietan diru-laguntza hauen onuradun ez izan. Enpresa martxan jartzeko lagun-tza jaso nahi dutenek, berriz, lau baldintza bete behar dituzte: udal elkarteak balioztaturiko bideragarritasun plan bat izan, dirulagun-tza horren onuradun ez izan aurreko deialdietan, EJZn alta eman tutoretza amaitu eta hiru hilabete baino lehen eta enpresaren jarduerari alta eman.

Izena emateko azken eguna hilaren 21a da. Horretarako, 943 725 831 zenbakira deitu behar da edo aamenabar@uggasa.eus helbidera idatzi (Amaia Amenabar).