- Dabitxi zirkuak Makina eta ni ikuskizuna eskainiko du igande honetan, 19.00etan, Urretxuko Labeaga aretoan. Sarrerek 5 euro balio dute. Gaur Urretxuko Aizpurunea kultur etxean eskura daitezke: 11.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara. Egunean bertan ere salgai jarriko dira: 16.00etatik 17.00etara, Urretxuko Labeaga aretoko sarreran. Antzerki saio hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute, 2021eko haurrentzako antzerki programazioaren barne.