- Tartean antzerki taldeak Ez dok ero ikuskizuna antzeztuko du bihar, 19.00etan, Zumarragako Zelai Arizti aretoan.

Testuaren egilea Patxo Telleria da eta zuzendaritza lanetan Jokin Oregi aritu da. Aktoreak Mikel Martínez eta Telleria bera dira. Jatorrizko musika konposaketa Adrian Garcia de los Ojosen esku utzi dute.

Telleriak eta Martinezek osa-tzen duten ED3 bikote artistikoaren lan guztietan bezala, ikuskizun honetan euskara eta euskal kultura dira protagonista nagusiak. Are gehiago oraingoan, non gure imaginario kolektiboak eta kultur sinbologiak presentzia nabarmena duten.

Euskal antzerkiaren road movie eroa da Ez dok ero, euskal kulturaren, euskal an-tzerkiaren eta euskal gizartearen irudi deformatua, barregarria eta aluzinatua eskaintzen duena.