- Uztaileko haurrentzako aisialdi eskaintza gauzatzeko zuzendaria eta begiraleak har-tzeko deialdia egin zuen Legazpiko Udalak joan zen astean. Hasiera batean izena emateko epea apirilaren 23an bukatzen bazen ere, epe hori apirilaren 30era arte luzatzea erabaki du Udalak.

Aurten, zuzendaria eta begiraleak hartzeko oinarriez gain, Haur Hezkuntza 2 eta Haur Hezkuntza 3ko haurren zain-tzarako begiraleak hartzeko oinarri bereziak argitaratu ditu Udalak.

Informazio gehiago nahi dutenek, Legazpiko udaletxeko arreta bulegora jo dezakete.