- Ur hornidura publifikatzea helburu duen Onura Publikoa herri ekimenak hitzaldia antolatu du ostegun honetarako. 19.00etan izango da, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Iñaki Antiguedad hidrogeologian katedradunak, Pedro Arrojo Nazio Batuen Erakundeko errelatore bereziak eta Maria Sanchez Valladolideko zinegotziak parte hartuko dute. Solasaldia Iraia Oiartzabal kazetariak gidatuko du.