- Ostiralean Teresa Medrano irakasle eta euskaltzale zumarragarra hil zen. Medrano familiak lan handia egin du hezkuntzaren eta euskararen alde. Medrano ahizpek Batxilergo ikasketak herrian bertan egiteko aukera eskaini zieten Zumarragako eta Urretxuko gazteei, institutua ireki aurretik. Gainera, Teresak euskara, Shakespeare eta horren herrialdeko liburutegia betirako elkartu zituen. Izan ere, emakume honek Benito Larrakoetxea fraide bizkaitarrak itzulitako Shakespeare-en lanak Britainiar Liburutegira eraman zituen.