- Asteazkenean, Maite Frankok ipuinak kontatuko ditu Zumarragako Zelai Arizti kultur etxeko areto nagusian. Emanaldia 17.30ean hasiko da. Ekitaldi hau 5 eta 8 urte bitarteko haurrentzat izango da, euskaraz. Sarrera doan izango da, baina ikuskizunaz gozatu nahi dutenek gonbidapena eskuratu behar dute. Gonbidapenak Zelai Arizti kultur etxeko harreran eskatu behar dira.