- Asteburu honetan bi emanaldi egongo dira Legazpiko Latxartegi aretoan. Larunbatean, 17.00etan, haurrentzako saioa egongo da. Latxartegi aretora gerturatzen direnek Leopoldo Aguilar zuzendariaren Kranston ikastetxea filma ikusteko aukera edukiko dute. Aste honetako bigarren emaldia igandean izango da. Legazpiko zineklub taldeak Peter Bebjak zuzendariaren El informe Auschwitz pelikula emango du. Emanaldia 19.00etan izango da. Pelikulei buruzko informazio gehiago lor-tzeko eta sarrera erosteko latxartegisarrera.sacatuentrada.es gunera jo daiteke.