Xabier Erostarbek txapelketako partida jokatuko du Urretxun

Partida ikuslerik gabe jokatuko da, baina pilotazaleek ETB1en ikusi ahal izango dute

25.03.2021 | 00:22
Xabier Erostarbe, Urretxuko pilotalekuan. Argazkia: A.Z.

urretxu – Bihar, 22.00etan, binakako txapelketa nagusiko eta promozio txapelketako partidak jokatuko dira Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Binakako txapelketan, Elezkano II eta Zabaleta liderrek Imaz eta Urrutikoetxearen aurka jokatuko dute. Promozio txapelketan, berriz, Zabalak eta Erostarbe urretxuarrak Larrazabalen eta Eskirozen aurka jokatuko dute. Partidak ikuslerik gabe jokatuko dira, baina ETB1en ikusi ahal izango dira.

Bi partidak oso garrantzitsuak dira. Bai Elezkano II-Zabaleta eta bai Zabala-Erostarbe finalerdietara sailkatuko dira ostiralean irabazten badute. Beste bi bikoteen-tzat ere partida garrantzitsua da, lehen seien artean gelditzeko. Izan ere, lehenengoa eta bigarrena zuzenean finalerdietara sailkatuko dira eta hirugarrenak, laugarrenak, bosgarrenak eta seigarrenak play-off-a jokatuko dute, partida batera.

Lehen fasean bikote guztiek hamalau partida jokatuko dituzte. Orain arte hamabi partida jokatu dira eta Zabalak eta Erostarbek bederatzi irabazi dituzte. Falta zaizkien bietatik bakarra irabaztearekin nahikoa dute bigarren postua eskuratu eta zuzenean finalerdietara sailkatzeko.

Erostarberen iritzia Erostarbek biharko partida gogorra izango dela uste du. Urretxuarra inoiz baino hobeto ari da jokatzen eta urretxuarrek ez dute frontoira joateko aukera. "Beharbada nire orain arteko txapelketa onena izaten ari da. Erregularrena bai, behin-tzat. Bi partida kaxkar bakarrik jokatu ditugu. Iaz ondo hasi ginen, baina gero partida txar samar ba-tzuk jokatu genituen".

Txapelketa irabazteko faboritoak Salaberria eta Oier Etxebarria direla dio. "Gure aurka galdu egin zuten, baina bi partida bakarrik galdu dituzte. Dena den, finalerdietan gauzak asko aldatu daitezke. Izan ere, play-off-etako partida irabazi dutenak konfiantza handiarekin heltzen dira finalerdietara. Gainera, finalerdietan tentsio handia egoten da eta une onean heltzea garrantzitsua izaten da".

noticias de noticiasdegipuzkoa