- Elisabet Mendia margolariak akuarela erakusketa irekiko du gaur, 19.00etan, Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Urretxu-Zumarragan eta kostako hainbat herritan margotutako koadroak ikusi ahal izango dira, besteak beste. Erakusketa apirilaren 4a arte egongo da zabalik. Juan de Lizarazu aretoa asteartetik igandera irekitzen da, 17.30etik 20.30era.