- June Garitano eskia-tzaile urretxuarra laugarren postuan sailkatu da asteburu honetan Italiako Tarvisio estazioan egin duten eslalom proban. Europa osoko eskiatzaileek parte hartu dute eta poloniar batek, eslovakiar batek eta greziar batek bakarrik hobetu dute bere denbora. Garitanok 17 urte ditu. Irimo eski klubeko kidea da eta Italiara Espainiako selekzioarekin joan da.