- Aldundiak eta Etxepare institutuak Batura zikloa antolatu dute, euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzeko. Zumarragako Udalak egitasmo honekin bat egin du eta kontzertuetako bat Zumarragan izango da. Igandean Gillen Mungia tenoreak eta Josu Okiñena piano-jotzaileak kontzertua egingo dute Zelai Arizti aretoan. 13.00etan izango da. Faure, Massanet, Aita Donostia, Lavilla, Guridi, Respighi, Tosti eta Leoncavalloren lanak eskainiko dituzte.

Kontzertuaz gozatu nahi dutenek gonbidapena eskatu beharko dute: ostirala arte, 9.30etik 13.30era, Zelai Arizti kultur etxean. Bertako telefono zenbakia 943 729 154 da eta helbide elektronikoa kultura@zumarraga.eus.

Mungiak antzerki lirikoa eta errezitaldiak uztartzen du. Sony Classical etxearekin Lexia diskoa argitaratu du eta Okiñenarekin Aita Donostiaren Gabon kantak grabatu ditu. Okiñenari dagokionez, EHUren saria jaso du Aita Donostiari buruz egin duen ikerketagatik.