Arte eta artisautza azoka, gaur Zumarragan

Artisten eta artisauen postuak Euskadi plazan egongo dira, 10.00etatik 15.00etara

19.12.2020 | 23:57

zumarraga – Gaur eta urtarrilaren 3an arte eta artisautza azokaren bederatzigarren edizioa egingo dute Zumarragako Euskadi enparantzan. Azoka 10.00etatik 15.00etara egongo da zabalik. 10 euroko erosketa egiten duten guztiek opariz betetako saski baten zozketan parte hartuko dute.

Gaur honako artista eta artisauek parte hartuko dute: Araiz, Arakne, Baztarrika gazta, Cuartcub, Ehunduz, EM Zirrimarra, Jon Cadierno, Katxalin elkartea, Koldo Cadierno, Monica Martinez, Pilar Gabiri, Pott eta Sallycollors.

Urtarrilaren 3ko azokan, berriz, Amentsenmundua, Carmen Viedma, Clara Probanza, Elena Fernandez, Encueros Larrutan, Fermin Goenaga, Jaunjo Garcia, Kapritxoak, Maitane Puebla, Marian Benito Orodea, Mendiaraz Anaiak, Mouna Ghouita eta Nauenak parte hartuko dute.